Apiterapiaz gaur, Zilegi Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 01:00

AEK euskaltegiak antolatutako Zilegi Eskola saioa izango da gaur Larramendi 11ko lokalean, 18:00etatik 20:00etara. Oraingoan, Pello Zubiria Kamio arduratuko da saioaz, eta apiterapiaz ariko da; gaitz kronikoetan daukan eraginaz edota egunerokotasunean izan ditzakeen onurez ariko da, eta aholkuak ere emango ditu. Saioa debaldekoa da, baina izena eman behar da: 663 04 33 14, zilegieskola@aek.eus edo zilegieskola.blogspot.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!