Turismo plan estrategikoa osatzeko asmoz, hausnarketa prozesua jarri du martxan Udalak. Bizibiziki enpresa kontratatu du horretarako, baina eragile eta herritarren iritziak ere jaso nahi dituzte. Horretarako, hainbat bilera egingo dira aste honetan. Aurreneko biak, bihar, Biterin; 11:00etan, turismoaren sektorearekin lotura duten profesionalekin, eta 19:00etan, herritarrekin.