Nazioarteko jakiak aukeran, eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 21a, 01:00

Gazte Bizilagunekin elkarlanean, hitzordu berezia jarri da gaurko Gaztelekuan: 12:00etatik 16:00etarako tartean, mun­du osoko jakiak dastatzeko au­kera izango da. Bertan patata tortilla egingo da, baina norberak etxean prestatuta eraman dezake bere jatorrizko herrialdean ohikoa den plateren bat. Datorren asteburuan, berriz, la­run­batean, Etxeberri auzoan dagoen Hatzi-Klimbers rokodromoan eskalatzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!