GIPUZKOAKO Kirolaren Galan elitearen barruan egindako ibilbideari amaiera eman dioten kirolari gipuzkoarrak gogoratu eta omentzeko une bat gordetzen du beti. 2017garren urte honetan, beren diziplinan haundiak izan diren hiru kirolari omendu dira eta horien artean Esther Lopez voleibol-jokalari hernaniarra. Ekainean agur esan zion behin betiko boleibol jokalari profesional izateari, bi hamarkada luze elitean egin ostean.
Egoera fisiko ezin hobean eta kirol bizitza 42 urtera arte luzatu ondoren hartu zuen boleibola uzteko erabakia Esther Lopezek, baina bere egunerokoak kirol horri lotua jarraitu du eta CV Logroño taldeko behe mailetako koordinatzaile lanak, betetzen ditu hemendik aurrera, Hernanin inoiz egon den kirolaririk haundienak.