Zer jarri, Sagardo Plazako jolastokian?

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 16a, 01:00

Martxan dira Sagardo Plaza­ko obrak; eta orain, bertako jo­lastokian zein elementu jarri erabaki, auzotarrei galdetuko die Udalak. Hiru aukera des­berdin proposatu dizkie ho­rre­tarako, eta gutun bidez hela­razi dizkie etxera. Haun­diago ikusi nahi dituenak, ikusgai dauzka udaletxean, kultur etxean eta herriko hainbat establezimendutan.
Hiru aukera horien artean, baten alde bozkatu beharko dute auzotarrek; datorren osti­ralean, 12:00etatik 14:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara, Sagardo Plazan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!