Sergio Paniagua doktoreak hitzaldia eskainiko du gaur Lurreko produktu ekologikoak dendan, izpizua kalean, 18:30etatik aurrera. Bertan eztabaida haundia sortzen duen gai bat jorratuko du. Txertoa, Bidegurutzea? izenburupean.
Medikuntza Biologiko Psikosomatikotik egindako gogoeta da. Disziplina hau medikuntza modernotik zein antzinako medikuntza tradizional txinatarretik elikatzen da, baita abangoardiako jakintzatik ere. Horrek organismoa bere jardun biologikoan ulertzea ahalbidetzen du.
Gero eta guraso gehiago daude galdetzen dutenak ea seme-alabei txertoa jarri behar dieten ala ez, baina era berean beldurra ere badago, zalantza sortzen da.
Txertoen inguruan hausnartuko da hitzaldian eta zientziaren ikuspegitik, zer esan nahi duten sendagai bezala aztertuko da. Horretarako medikuntzaren historian barrena murgilduko dira kontsiderazio etiko, giza, ekonomiko eta medikuntzaren arloetatik.
Azken hauek medikuntza biologiko psikosomatikoaren begiradatik egingo dira, non azentua jartzen den gizakia bere osotasunean hartuta, hau da naturaren organismo zati gixa.