Gabon Kanten Jaialdia ospatuko da gaur, 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen Parrokian. San Joan Parrokiko abesbatzak, Musika Eskolako Gaztetxoak, Dakapo, Goiz Eguzki, Ozenki eta Kantuz abesbatzek hamairu Gabon kanta abestuko dituzte.
Lehenak abesten San Joan Parrokikoak izango dira Zoriona eta Amazing Grace kantuekin. Ondoren, Musika Eskolako Gaztetxoekin Bi Gabon kanta eta Trakatan, Trakatan entzungo dira.
Jarraipena emango diote jaialdiari Dakapo abesbatzak (The First Noel, Kanpai Soinu, Zilar Doinu), Goiz Eguzki abesbatzak (Irten Esazu, Gaua argitu da), Ozenki abesbatzak (Haurtxoaren negarra, Kanta dezagun), Kantuz abesbatzak (Noel, Horra Mari Domingi) eta jaialdia amaitzeko Ozenkik, Kantuzekin batera, emango diote amaiera Bizirik zaude abestiarekin.