Izas Arzuaga Martinezen kartelak irabazi du, 2018ko Inauterien irudia izateko lehiaketa. Hamazazpi lan aurkeztu ziren aurtengo lehiaketara. Jai batzordeak horietako lau hautatu zituen, eta herritarrek lau horien artean hobetsi dute Izas Arzuaga hernaniarrarena. Horixe izango da, beraz, 2018ko Inauterien irudia. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du. 273 herritarrek eman dute bozka: herritarren %98ak internetez, eta gainerako %2ak Biteri kultur etxean bertan. Horietatik, 120 bozka jaso ditu kartel irabazleak.