Mikel Laboa du izena, Delorean taldearen lan berriak; eta bihar, Hernanin kontzertua eskainiko dute, 22:30etan, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Sarrerak salgai daude, 7 euroan, Biterin bertan.
Laboaren jatorrizko grabaketetako pistak erabilita, Delorean taldeak, lengoaia bizkorra bezain bizia erabiliz, unibertso berri bat moldatu du, Mikel Laboaren arimaren beroa eta kantuen dohaia bazterretan zabaltzen lagunduko duena.
Orain hilabete bat jarri zen diska salmentan, eta kritika eta erantzun ona eduki du; eta orain, herriz herri dabiltza, lana aurkezten zuzenean.