Biziraupena ardatz, Hernaniko emakumeen hainbat lan ibilbide (Berdintasun Arloko ikerketa beken azalpena) aurkeztuko dira, gaur 19:30etan, Biteri kultur etxean. Jarraian, Ahotsak bideo emanaldia eskainiko da, eta bertan, Hernaniko emakumeen testigantzak ere jasotzen dira.
Oroimena Historikoa Berreskuratuz egitasmoan, Andreen iragan bizia jardunaldien barruan kokatzen dira gaurko bi zitak. Biterin bertan, erakusketa martxan dago, eta datorren asteko astelehen eta asteartean ere, ekitaldiak daude.