Hernaniko Lanbide Heziketako ikasleek, gaur, Wukroren aldeko azoka txiki solidarioa antolatu dute. 10:30etan kale animazio batekin hasita (EPOtik kaxkora abiatuz eta Atsegindegin amaituz) azokaren irekierari ekingo zaio 11:00etan. Kaxkoan eta Urbieta kalean egongo dira.
Bertan, klasean egindako eskulanak eta Wukro GKEko materialak egongo dira salgai, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere (Hernaniko hainbat komertzioren laguntzarekin antolaturikoa) eguerdiko 13:00ak arte.
Azokari amaiera emateko zozketa mundialaren sariak banatuko dira. Antolakuntzatik jendea animatzen dute azokara hurbiltzera.
Wukroren alde, San Silbestrea
Bosgarrenez egingo dute Urte Zahar egunez, Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa. Izenematea zabalik dago, www.kirolprobak.com web orrian. 8 euro dira.