Kontsumo ohiturek herria nola baldintzatzen duten aztergai

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 14a, 01:00

Kontsumo ohiturek herri baten bizitza nola baldin­tzatzen dute ikusi da gaur udaletxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Horretarako hezkuntzarena  baino zaba­la­goa den gaia landuko du Hezkuntza Plataformak urteko azkeneko Eskolan, herriaren ereduarena. 
Zuk zer nolako Hernani nahi duzu? galderaren ingu­ruan hausnartzeko eskatuko diote bertaratzen diren herri­tarrei.

Herriko dendak garrantzi haundia
Garrantzia berezia izan­go dute, biharko haus­narketa horretan, herriko dendek: «agi­an sentituko duzu zure erosketek ez dutela diferen­tzia haundirik eragingo herriko dendetan. Errealitatea, al­diz, erabat desberdina da, zu­re erosketek asko suposatzen dute herriarentzat eta bere komertzioarentzat». 
Hori dela eta, herritarrak animatu dituzte «protagonista hauen alde agertzera, baita kontsumo-ohitura ardu­ratsu­ago eta jasan­garriago baten alde haus­nartzera ere», dio Hez­kun­tza Plata­formak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!