Goizuetan susmoa piztu da, arnasgune taldean, euskaraz hitz egiteko ohiturak aldatzen ari direla: «gaztelera gehiago entzuten dugu lehen baino. Eta egoera horri aurre nola egin pentsatzen ari gara».
Horrekin lotuta, erabilera neurketak egin zituzten Goizuetan eta datu horiek goizuetarron esku daude. «Hala ere ohitura aldaketen arrazoiak ezagutu nahi ditugu, gazteleraz hitz egiteko joeraz hausnartzeko eta ohitura horiek iraultzeko». Horregatik motibazio tailerra antolatu da gaurko, 18:00etatik 20:00etara, Batzar artetoan.
«Goizuetarrak gonbidatu nahi ditugu bakoitzak egindako bidea besteekin konpartitzeko eta egin dezakeguna imaginatzeko».