Atawafok elkarteak antolatuta, pintxopote solidarioa egin zuten pasa den igandean Atsegindegin. Jaki euskaldunak eta arabiarrak dastatu zituzten hurbildutakoek eta helburua solidarioa zen, izan ere, «irabaziak 9 hilabeteko haurra galdu duen familiarentzat izango da». Arabiar kulturaren eta euskaldunaren arteko integrazio orekatua helburutzat du Atawafok elkarteak.