Hezkuntzarena baino zabalagoa den gaia landuko du Hezkuntza Plataformak urteko azkeneko Eskolan, herriaren ereduarena. Zuk zer nolako Hernani nahi duzu? galderaren inguruan hausnartzeko eskatuko diote bertaratzen diren herritarrei, bihar 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.
Kontsumo ohiturak eta herriko dendak, hizpide
Bereziki garrantzia berezia izango dute biharko hausnarketan herriko dendek: «agian sentituko duzu zure erosketek ez dutela diferentzia haundirik eragingo herriko dendetan. Errealitatea, aldiz, erabat desberdina da, zure erosketek asko suposatzen dute herriarentzat eta bere komertzioarentzat». Hori dela eta, herritarrak animatu dituzte «protagonista hauen alde agertzera, baita kontsumo-ohitura arduratsuago eta jasangarriago baten alde hausnartzera ere», dio Hezkuntza Plataformak.