Wukroren aldeko azoka antolatu da bihar erdigunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 13a, 01:00

HERNANIKO  Lanbide Hezi­ketako ikasleek, bihar, Wu­kroren aldeko azoka txiki solidarioa antolatu dute. 10:30­etan kale animazio batekin hasita (EPOtik kaxkora abiatuz eta Atsegindegin amaituz) azokaren irekierari ekingo zaio 11:00etan. Kaxkoan eta Urbieta kalean egongo dira.
Bertan, klasean egindako eskulanak eta Wukro GKEko materialak egongo dira salgai, baita zozketan parte hartzeko txartelak ere (Hernaniko hain­bat komertzioren lagun­tzarekin antolaturikoa) eguerdiko 13:00ak arte.
Azokari amaiera emateko zozketa mundialaren sariak banatuko dira. Antolakun­tzatik jendea animatzen dute azokara hurbiltzera.

Wukroren alde, San Silbestrea
Bosgarrenez egingo dute Urte Zahar egunez, Wukro­ren aldeko San Silbestre lasterketa. 18:00etan izango da, eta izenematea zabalik dago, www.kirolprobak.com web orrian. 8 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!