Mahai jolasak eta jokuak, gaur Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 13a, 01:00

hamaika urte beteko dira, la­runbatean, Kontrakantxa Gaz­­tetxearen ateak ireki zi­tuz­tenetik, eta ospakizun ho­rren bueltan, egitarau berezia an­to­latu dute. Gaur bertan, hau­rren etxea, herriko txikienen­tzako erosoa den txokoa izatea nahi dute, «gaztetxeko ateak inorentzat beldurgarriak izan ez daitezen».
Asmo horrekin, haurren­tzako ma­hai jolasak eta joku desberdinak egingo dituzte bertan Kanikako Aisialdi taldeko kideek, 17:00etatik 19:00­etara.
Biharko aurreikusita ze­go-en emanaldia bertan behera geratu da; eta ‘prebiarekin’ bu­katzeko, Hernani solidarioak kan­tautoreen emanaldia izan­­­go da etzi, ostiralean, 19:00e­tan, hasita.


Larunbatean, egun haundia
Os­pakizun haundia, aldiz, larun­batean izango da. Kon­trakantxa Gaztetxearen 11ga­rren urte­urrena ospatuko da eta Drogarik gabeko eguna izan­go da, «egungo jai ere­duari, kontsumo ereduak eta bertan sortzen diren menpe­kota­su­nen beharretan oina­rritzen diren harremanak kapi­talismoa indartzen duten ereduak dira». Horregatik alternatiba proposatu nahi da. 10:00etan maskulinitate tai­lerra egongo da eta ondoren, 14:00 elkartruke bazkaria (bakoitzak etxetik ekarri eta denen artean elkarbanatu). Arratsaldean, 17:00etan tri­bial jokura jolastuko da eta azkenik 22:00tan dantzaldia egongo da, gazteek gozatu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!