Ostiralean jokatu zuen Endika Barrenetxea hernaniarrak, frontoi motzeko Gabonetako Txapelketaren finala, Iruñako Labriten. Baina ezin izan zuen Javier Urriza mendean hartu, eta 20-30 galdu zuen. Hernaniarra 1-8 hasi zen galtzen, eta horrek asko zaildu zion partidua. Beti joan zen markagailuan atzetik, 10 tanto inguruko aldearekin.