Hitzaldia eta emanaldia, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 13a, 01:00

Emeek  emana erakuske­ta­ ireki du Oroimena berres­kuratuz Andreen Iragan bizia egitasmoak. Bertan izan ziren erakusketan dauden hiru hernaniarrak; Bittori Barcena, Miren Clemente eta Begoña Gorospe. Lore sorta eta bilduta­koen txaloak jaso zi­tuzten.
Eta bihar,  19:30­etan, ja­rrai­tuko du hitzaldi batekin. Bizi­raupena ardatz; Her­nani­ko emaku­meen hain­bat lan ibilbide (Berdin­tasun Arloko iker­keta beken azal­pena) aztertuko dira, Biteri kultur etxean. Jarraian, Aho­tsak bi­deo ema­naldia eskai­niko da eta bertan Her­naniko ema­ku­meen testi­gantzak jaso­­tzen dira.
Datorren asteko astelehen eta asteartean ere bi ekitaldi antolatu dira. Astelehenean, Hernaniko Memoria Histori­koaren Belaunaldien Arteko Topaketak. Hernani BHIko ikasleen, eta Zaharren Egoi­tzako eta Eguneko Zen­troko per­tsonen arteko topaketak dira eta asteartean, 19:30etan,  Ama nora goaz? doku­mentala  eskainiko da eta ondoren solasaldia ere egongo da, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!