Hainbat kirol aukera izango dira Astigarragan, Gabonetako oporraldian. 2-5 urteko haurrentzat, Jolas Txiki antolatu dute kiroldegian, abenduak 26-29 eta urtarrilak 2-5erako; eta 7-11 urtekoentzat, futbol kanpusa antolatu du Mundarrok, abenduaren 26tik 29ra. Bietan izena emateko, etzi arte dago epea. Abenduaren 22tik 30era, berriz, Neguko Kirol Astea egingo dute, kiroldegian.