San Tomas azoka larunbatean, eta Gabon Kantak igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 13a, 01:00

Urte bukaerako bi zita berezi izango dira asteburu honetan, Astigarragan. Batetik, larun­ba­­tean, San Tomas azoka jarriko dute Foru Plazan; eta igan­de­an, bestetik, Gabon Kanten ema­­nal­dia eskainiko dute elizan.

Musika, jan-edana edota erakusketak, azokan
Herri Eskolako guraso eta irakasleek antolatu dute San Tomas azoka, Udalaren babe­sa­rekin. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara izango da, eta dene­tik egongo da ber­tan: ikasleek egindako gozo­ak, nazioarteko pos­treen das­taketa, tresna za­ha­rrak, garai bateko argaz­kiak, eskulanen eta baserritar jan­tzien era­kus­keta, neka­za­rien produktuen salmenta...
Gabo­ne­tako zuhaitza apain­­tze­ko tai­lerra ere egingo dute, eta zapiak nola jantzi era­kus­te­ko azalpen-txoko bat ere izan­go da. Eta hori guztia, txis­tularien kalejirak eta kan­tu jaialdiak girotuta.
Taberna ere egongo da bertan, Arantzazuko Ama ikas­tetxeko DBHko ikasleen esku­tik, kurtso bukaerako bidaia finantzatzeko dirua biltzeko.
Eta txerritxoaren eta saski­en zoz­keta ere egingo dute azokan. Eguerdiko 13:30etan izango da zozketa.

Gabon Kanten emanaldia, Musika Eskolak eta Aiztondok
Hurrengo egunean izango da Gabon Kanten emanaldia, goi­zeko 11:30etan hasita. Norberto Almandoz Musika Eskolak eta Aiztondo abesbatzak eskai­ni­ko dute, Andre Maria elizan.
Gabonetako kanta eta doi­nuak eskainiko dituzte, egu­be­rriei ongie­to­rria emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!