Beste urte batez antolatu dute jostailuen truke-azoka, Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xaguxar elkarteak. Bere jostailuak berritu nahi dituenak, beste batenarekin trukatu, gaur eta ostiralean dauka aukera, Herri Eskolako atarian, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara.
Bi urratsetan egingo dute trukea. Gaur, aurrena, eramango dituzte trukatu nahi dituzten jostailuak, osatuta eta egoera onean; eta truke-txartel bat jasoko dute bakoitzeko.
Eta ostiralean, truke-txartel horiekin joan beharko dute berriro ikastolako atarira, eta beste batek utzitako jostailua hartu txartelaren truke.