Iñaki Sanz-Azkue eta Iñigo Legorburu, sarituak Hondarribian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 12a, 01:00

Iñigo Legorburu eta Iñaki Sanz-Azkue sarituak izan dira Hondarribiako Kulturetxean Satarka eta Bordari literatura lehiaketetan. Satarka poesia lehia­ketaren alorrean Iñigo Legorburu gailendu da  heldu­en mailan Ni naizen (h)ura  idazlanarekin. Laugarren ur­tea da jarraian lehiaketa ho­ne­tako sari preziatuenaren jabe egiten dela Legorburu, baina aurtengoan exaequo eman diote saria, Gotzon Plazaren Equinoccio lanarekin berdinduta.
Ni naizen (h)ura lanarekin, egilearen hitzetan «nitasuna eta ura landu nahi izan ditut poema lan bakarrean. Distantziatik tratatutako ni-tasun bat agertzen saiatu naiz, ‘gizarte likido’ edo ‘memoria urtsua’  kontzeptuekin besteak beste, nahasten saiatu naizena». Legorburuk, 800 euro eta oroigarria lortu ditu.
Iñaki Sanz-Azkuek berriz, Bordari ipuin lehiaketako Hon­darribiar onenari dagokion saria irabazi du Pio­debana lanarengatik. Pio­debana hori, hodeitza bat da, itsasoan atzeman daitekeena eta egileak hondarribitar arrantzale familia baten gorabeherak kontatzeko baliatu du. Sariarengatik, 400 euro eta oroigarria eskuratu ditu.


Legorburu, bigarren Gastei­zen
Arratsaldean berriz,  Legor­bu­ruk Gasteizen jaso zuen Afro etorkin afroamerikarren erakundeak antolatzen duen literatura lehiaketako bigarren saria.  Lagun iezadazu bestelako mundu bat aurkitzen  lehiaketan, Legor­bururen Bizibe­rritzen lanak 190 euro eta diploma jaso zituen sari­tzat.
Aniztasunean bizitzea eta komunitateen arteko loturak bultzatzea bilatzen du lehiaketa honek eta Legorburuk, elkarrekin ospitalean topo egiten duten arraza ezberdinetako  bi neraberen abenturak konta­tzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!