Izena eman daiteke ostegunerarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 12a, 01:00

Doberak Negulekuak antolatu ditu Gabonetarako, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, bi txandetan. Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkarteak eta Auzo Udalak ere bat egin dute antolaketan. Horrela, izenematea irekita dago ostegunerarte, Dobera Euskara Elkartean (Larramendi kalea 11/dobera@dobera.eus/943 33 27 39). Aste beteko matrikula 50 euro, 40 euro bazkideentzat. Bi astetarako, 90 euro eta 75 euro bazkideentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!