Ostirala arte, abenduak 15, izango dute aukera herritarrek, Ezagutu Hernani lehiaketan parte hartzeko: Kronikan, Biterin, Rioja Tabernan eta Urbieta Kopiaken. Hauexek dira, erantzun beharreko hiru galderak: 1.- Nortzuk jaurti zuten Udaletxea suntsitu zuen kanoikada? Karlistek ala liberalek? 2.- Zer da Oriamendi? a) Mendi bat. b) Kanta edo ereserki bat. c) Oria ibaiaren itsasoratzea. 3.- Hernaniko zein kaleko zein etxeri esaten zaio Victor Hugo idazlearen etxea?