haurdunaldi subrogatuaren inguruko saioak antolatu ditu Udaleko berdintasun sailak, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan. Bihar eta abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara, Biteri Kultur etxean izango dira.
Irakasleak Itziar Alkorta Idiakez eta Maite Asensio Lozano dira. Saioak euskeraz dira eta doan.
Hardunaldi subrogatuaren gaia pil-pilean dago. Gero eta gehiago dira haur bat izateko bide hori hautatzen dutenak. Fenomeno konplexua da bide horretan hainbat faktore gurutzatzen baitira.
Saio hauen helburua bikoitza da; batetik, fenomeno honetara gerturatzea eta egun indarrean dagoen oinarri juridikoa ezagutzea.
Eta bestetik, emakumeen artean gai honen inguruan eztabaidatzea, hausnarketa feminista sustatzeko espazioa ahalbidetuz.