Herriaren ereduaz hausnartzeko, aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 11a, 01:00

Hezkuntzarena baino zabalagoa den gaia landuko du Hezkuntza Plataformak urteko azkeneko Eskolan, herriaren ereduarena. Zuk zer nolako Hernani nahi duzu? galderaren inguruan hausnartzeko eskatuko diote bertaratzen diren herritarrei, arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Kontsumo ohiturak eta herriko dendak, hizpide
Bereziki garrantzia berezia izan­go dute osteguneko hausnarketan herriko dendek: «agi­an sentituko duzu zure erosketek ez dutela diferen­tzia haundirik eragingo herriko dendetan. Errealitatea, al­diz, erabat desberdina da, zu­re erosketek asko suposatzen dute herriarentzat eta bere komertzioarentzat». Hori dela eta, herritarrak animatu dituzte «protagonista hauen alde agertzera, baita kontsumo-ohitura arduratsuago eta jasangarriago baten alde haus­nartzera ere», dio Hez­kun­tza Plataformak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!