Aurten ere, ezin izan du irabazi, eta Huarteko lau terdiko azpitxapeldun geratu da bigarren urtez segidan Paul Ojuel hernaniarra. 22-7 bukatu zuen norgehiagoka Alberto Ongayen kontra.
Egoera, zaila
Frontoiaren egoerak lotura zuzena izan zuen emaitzarekin. Egoera oso txarrean zegoen Huarteko frontoia, hezetasunagatik oso irristakorra baitzegoen. Egoera horretara, Ongay askoz ere hobeto egokitu zen Ojuel baino, eta hori emaitzan oso nabarmena izan da.
Garaiar eta Etxarri, txapeldunak
Baztango txapelketan, aldiz, bikote hernaniar batek lortu zuen txapela: Oier Garaiar eta Unai Etxarrik, hain zuzen. 18-11 egin zuten, Donostiako Alde Zaharreko bikotearen kontra. Hernaniko Jon Jara eta Zestoako Senosian, aldiz, bigarren postuarekin geratu ziren; Andoaingo Gaztelekuren kontra 18-11 galduta.