Espainiakoetatik gutxira, Nora Lopez

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 11a, 01:00

Jardunaldi berezia bizitu zuten asteazkenean Donostialdea eta Eibarretik etorritako atleta alebin eta infantilek. Atletismoko Pistan aritu ziren hainbat proba burutzen. Horien artean izan zen Nora Lopez hernaniarra. Alturako saltoan, 1,50 egin zuen eta beraz, Espainiako infantil mailako txapelketara joateko, ezarrita dagoen gutxi­engotik 5 zentimetrora geratu zen asteazkeneko zitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!