Hamaika urte beteko dira larunbatean Kontrakantxa Gaztetxearen ateak ireki zituztenetik, eta ospakizun horren bueltan, egitarau berezia antolatu dute.
Bihar hasiko dituzte ekintza berezi hauek, drogen inguruko solasaldiarekin, arratsaldeko 17:30etan.
Asteazkenean gonbidatu bereziak izango dituzte, izan ere, besteak beste, Kanika Aisialdi Taldeak ere hartu du parte ekintza horien antolaketan, eta ezohikoa den jardunaldi bat antolatu du egun horretarako: Haurren Etxea bihurtuko du Kontrakantxa Gaztetxea, etzi.
Mahai jolasak eta jokuak, Gaztetxean bertan
Haurren etxea herriko txikienentzako erosoa den txokoa izatea nahi dute, «gaztetxeko ateak inorentzat beldurgarriak izan ez daitezen». Asmo horrekin, haurrentzako mahai jolasak eta joku desberdinak egingo dituzte Kanikako kideek bertan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Ospakizunak jarraipena, larunbatera arte
Ostegunean gazteei zuzenduko zaie berriro ere, eta haientzat, emanaldi berezia egingo dute 19:00etan; eta prebiarekin bukatzeko, Hernani solidarioak kantautoreen emanaldia izango da ostiralean, 19:00etan. Ospakizun haundia, aldiz, larunbatean izango da.