Merezitako txalo zaparradarekin agurtu zuen Landarera gerturatutako afizioak Polidoriren taldeari. Partidu ederra eginda, Getxo suntsituta utzi baitzuen Hernanik, 33-0-ko emaitzarekin, eta merezitako bonusarekin, bost entsegu egin izanagatik lortu zutena.
Hasieratik, gailenduta
Landarera salto egiterako, bazekiten hernaniarrek atzokoa ez zutela partidu erraza izango. Aurreneko itzuliko azkena zen, eta behar beharrezkoa zuten iraaztea, jaitsiera postuetatik aldendu nahi bazuten. Esan eta egin. Ia aukerarik gabe utzi zituzten getxotarrak, eta haize indartsuari bezala, egin zuten bultza bizkaitarren kontra, bai erasoan eta baita defentsan ere.