Emakumezkoak ere, memoria historikoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 11a, 01:00

Aurreko urtean eman zion hasiera Udalak Oroimen histo­rikoa berreskuratuz ekime­nari, eta aurten jarri dute mar­txan bigarrenez, emaku­mezkoak protagonista bihur­tuz: Andreen Iragan Bizia.
Antzezlan batekin hasi ziren jarduerak hilaren 1ean, eta datozen bi asteetan boro­bilduko dituzte beste hainbat ekimenekin.
Gaur izango da horietako bat; Intxorta 1937 Elkarteak antolatuta, Biterin inaugura­tuko dute Emeek Emana era­kusketa. 63 emakumeen testi­gantzekin eta beren erretra­tuekin osatutako erakusketa da, eta hilaren 30era arte ikusi ahal izango da Biterin, 18:00e­tatik 20:00etara.
Gaur inauguratuko dute ofizialki,  19:30etan, eta bertan izango dira erakusketan parte har­tzen duten hernaniarrak: Miren Clemente, Bittori Bar­cena, Begoña Gorospe... Gaine­ra, Joana eta Ainara Ortegak musikatuko dute ekitaldia.

EGITARAUA

ABENDUAK 11-30
18:00-20:00, Erakusketa, Biterin: Emeek emana. Intxorta 1937 Elkartea. Inaugurazio ekitaldia, abenduaren 11n arratsaldeko 19:30etan.

ABENDUAK 14, osteguna
19:30etan, Hitzaldia euskeraz, itzulpen zerbitzuarekin: Biziraupena ardatz; Her­naniko emakumeen hainbat lan ibilbide (Berdintasun Arloko ikerketa beken azalpena). Biteri kultur etxean.
Jarraian, Bideo emanaldia: Ahotsak; Hernaniko emakumeen testigantzak. Euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

ABENDUAK 19, asteartea
19:30, Dokumentala (euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin) eta solasaldia: Ama nora goaz? Biterin.

ABENDUAK 12 eta 18
Hernaniko Memoria Historikoaren Belaunaldien Arteko Topaketak. Hernani BHIko ikasleen, eta Zaharren Egoitzako eta Eguneko Zentroko per­tsonen arteko topaketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!