Haurdunaldi subrogatuari buruz, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 10a, 01:00

Haurdunaldi subrogatuari buruz bi saio eskainiko dituzte Itziar Alkorta eta Maite Asensiok datorren asteazkenean eta hilaren 20an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Jabetze Eskolen barruan egingo dira biak, eta parte hartzea doan izango da. Dena den, aurretik izena eman beharko da Berdintasun Arloan: 943 33 70 17.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!