Aurreko asteburuan Ordiziaren kontra 52-12 galdu ondoren, bigarren euskal derbia jokatuko du Hernanik, segidan. Getxo Arteak bisitatuko du Landare gaur, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Aurreneko itzuliko azkena
Ohorezko Mailako ligako lehenengo itzuliko azkeneko partidua izango da hau Hernani eta Getxorentzat, eta biak, beren egoerari buelta ematera aterako dira Landareko zelaira. Izan ere, azkenaurrena dijoa Hernani, eta azkena Getxo, sei puntura. Garaipenak konparatuz gero, bi garaipen dituzte trikoloreek eskuartean, eta bakarra, Getxokoek, aurreko astean Bartzelonaren kontra lortutakoa.
Indarberrituta dator Getxo Hernanira, baina trikoloreak aurre egiteko gai direla erakutsi dute azkeneko partiduetan.
Fitxaje berriak egin ondoren lortu du hori, hortaz, indarberrituta zapalduko du Hernani. Dena den, hernaniarrak horri aurre egiteko gai direla erakutsi dute azkeneko partiduetan Landaren, beraz, garaipenaren bila egingo dute ‘bultza’.