Urtarrilerako antolatu ditu Mendiriz Mendi elkarteak, iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroak. Hilaren 13 eta 14ko asteburuan izango dira biak, eta interesa dutenekin, bilera egingo dute datorren astelehenean, urtarrilaren 8an, iluntzeko 20:00etan elkartearen lokalean (Iturregi plaza). Bertan azalduko dituzte ordutegiak, prezioa, ikastaroaren zehaztasunak...