Katilazur Guraso Elkarteak eta Olak Auzo Elkarteak antolatuta, Gabon festa egingo da gaur, 18:00etan hasita, Ereñotzuko frontoian. Jolas eta ikuskizunak izango dira, eta baita jatekoak ere. Taloak, jolasak, zirko emanaldia, musika... aspertzeko betarik ez da egongo gaur arratsaldez auzoan. Pasa den astean Txirritako guraso, irakasle eta ikasleak gabon eskean atera ziren.