Atawafok elkarteak antolatuta, pintxopote solidarioa egingo dute gaur, eguerdiko 12:00etatik aurrera, jaki euskaldunak eta arabiarrak erabiliz. Helburua solidarioa da, izan ere, «irabaziak 9 hilabeteko haurra galdu duen familiarentzat izango dira». Eguraldiaren arabera erabakiko da non egin: Plaza Berrin edo Atsegindegin.