63 euskal emakumezkoen testigantzekin, ‘Emeek Emana’

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 10a, 01:00

Abenduarekin batera eman zion hasiera Udalak Andreen iragan bizia jardunaldiei, Fran­kismoan egoera latza bi­zi­tu zuten emakumeak isilpetik ateratzeko helburuarekin. Uda­leko lau arlok elkarlanean (Artxiboa, Berdintasuna, Kultu­ra eta Zerbitzu Sozialak) anto­la­tutako jardunaldiak dira, eta aurreneko ekintza egin ondoren, bihar inauguratuko dute bigarrena: Emeek Ema­na erakusketa, hain zu­zen. Arratsal­deko 19:30etan ire­kiko dituzte ateak ofizialki, Biterin.

63 emakumeren testigantzak
Intxorta 1937 Elkarteak osatutako erakusketa da bihar Her­nanin inauguratuko dena. Hain justu, 63 emakumeren testigantzekin eta beren erretratuekin osatu dute, horietako batzuk hernaniarrak: Miren Clemente, Bittori Barcena, Be­go­ña Gorospe.... Eta beraiek egongo dira, hain zuzen, biharko inaugurazioan. 
Bihar irekiko bada ere, hilaren 30era arte izango da aukera erakusketa bisitatzeko, egunero 18:00etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!