Lehen sorospenak eta Fisioterapia gaiak landuko dituzte aste honetan AEK euskaltegiaren Zilegi Eskolen barruan, goiz eta arratsaldez. Bihar, goizean Fisioterapia landuko dute, 09:15etatik 11:15etara, eta Lehen Sorospenak, arratsaldez, 18:30etatik 20:30etara. Etzi, alderantziz egingo dute. Izena emateko: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14.