Bertako produktuak, Sagardo Apururako prest

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Hurrengo asteazkenean ema­n­­go zaio ha­siera Do­nos­tiako Sagardo Apuruaren lau­­ga­rren edizioari, eta horren aurretik, ekintza berezia egin­­­­go dute Astigarragan. Arra­tsal­deko 17:00etan iritsiko da idi parea Joseba Barandiaran plazara, gurdian herriko lu­rre­tako produktuak dituztela.
Plazan herritarrak izango dituzte zain, eta kalejiran joango dira beraiekin batera Lizeaga sagardotegiaren parera. Han, Albaolako hizlariak eus­kaldunon eta itsasoaren ar­­teko loturaz hitz egiten du­en bitartean, otarrak sasoiko produktuekin prestatu, barrika txikiak hartu eta hala, prest utziko dituzte hurrengo goizean goiz Donostiara jaisteko. Orduan inauguratuko baitute Sagardo Apurua Do­nostiako Bulebarrean, eta irekita egongo da igandera arte, hilaren 10era arte.
Astearteko eguna bukatu eta borobiltzeko, afari-me­rien­datxo bat egingo dute Lizeaga sagardotegian.

Arratsaldeko 17:00etan jarri dute zita Joseba Barandiaran plazan.

Eguerdian, inaugurazioa
Horrela bada, asteazkenean 11:00etan iritsiko da sagardoa eta produktuak Frantziako pa­sealekura, eta 12:30etan inauguratuko dute ofizialki Sagardo Apurua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!