Urtezahar gaua herrian ospatzeko deia egin du Astigarragako Gazte Asanbladak aurten ere. Goizeko 01:30etan egingo dute brindisa Zipotza elkartean eta ordutik aurrera egongo da prest ‘argazkicool’-a, nahi duenak lehiaketan parte hartzeko. Hain zuzen, argazki politenak eta originalenak; urtarrilaren 5ean jakinaraziko dira. Gainera, Zipotzan gauean zehar jarriko diren abestien zerrenda denen artean osatzeko deia egin dute. astiarrakogaztiak@gmail.com helbidera bidali beharko da proposamena.