Gaur hezkuntza komunitate osoa grebara deituta dago. Greba haundia espero da komunitate osorako baita, orokorra. ELA, LAB eta Steilasek deitu dute greba, baita CCOO eta UGTk ere, Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari beraien aldarrikapenak luzatu zizkieten, beraien lan-baldintzak hobetzea eta hezkuntza publikoak dituen beharrei erantzuna emateko. Ikasturtea hasi zenetik sektore bakoitzak egin ditu grebak eta orain orokorra izango da. Hernanin dauden eskola publikoetan ere greba egingo dute eta erantzuna %80tik osora izatea espero da; Elizatxo, Langile, Urumea, Lanbide Heziketa, Txirrita eta Hernaniko Institutuetan.
Manifestazioa irtengo da 12:00etan, Donostian, Alderdi Ederretik.