Azaro kulturala abendura ere luzatu da. Gaur Nafarroako Brigadisten Elkarteko Lucia Etxeberria hitzaldia ematekoa zen: Errefuxiatuak eta emkume errefuxiatuen egoera Grezian; baina eguraldia dela-eta, atzeratu egin da.
Horrekin, eta beste bi ekitaldirekin, beraz, azaro kulturala abendura luzatuko da.
Turroi eta mazapan ikastaroa, eta antzerkia
Ekintzetako bat turroi eta mazapan ikastaroa izanen da. Eskolako jangelan emanen da, 10:00etatik 13:00etara, Cebank sukaldaritza-ostalaritza eskolaren eskutik. Izenematea irekita dago Amaia kafetegian, abenduaren 13ra arte.
Bestalde, abenduaren 22an, Zera... Nola esango dizut, bada? antzezlana ikusteko aukera izanen da 18:30etan Ganbaran.
Azaroa bukatzeko, berriz, Feri Eguna egin zen larunbatean. 400dik gora lagun izan ziren bazkaltzen, eta Udalak eskerrak eman dizkie lanean aritu ziren guzitei.