Lau egunez, 14garren kanpusa

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Aurten ere, Gabonetan, Mundarrok lau egunetako futbol kanpusa antolatu du. Abenduaren 26tik 29ra izango da, eta 10:00etan hasiko da, jolasekin, Astigarragako kiroldegian. Hamaiketakoa egin ondoren, Zarkumendegira joango dira, ordubete pasatxoko entrenamendua egitera, eta 13:00etan bueltan dira. 27an eta 29an saio guztia futbol zelaian egingo da. Hamaiketakoa, futbol botak, zapatilak, euritako txubaskeroa eta dutxatzko gauzak eraman behar dituzte, parte hartuko dutenek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!