Mundarrok, Gabonetako kirol astea

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Mundarrok ere antolatuko du kirol astea, Gabonetan. Lehendabiziko ekitaldia abenduaren 23ko Inuxente Krosa izango da, 16:00etan, adin guztietako jendearentzat. Abenduak 26an, asteartean, 11:00etatik 13:00era eskubaloia landuko da kiroldegian, eta sei urtetik gorakoen­tzat da. Abenduaren 28an, ordu eta leku berean, saskibaloia dago. Futbolean, abenduaren 29an ariko dira Zarkumendegin. Eta amaitzeko, 30ean pelota festa antolatu da, goiz eta arratsalde, Txomiñenen

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!