Whatsapp tresna, lana errazteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

gaztelekuan martxan jarri nahi da herramienta baliagarri bat, bai gazte eta gurasoentzako. Gaur egun, ia pertsona guztiek erabiltzen dute whatsapp tresna, eta Astigarragako Gaz­te­le­kuaren lana errazteko erabiltzen hasi nahi dute.
Bertatik, herramienta ho­nen erabilerarekin, gurasoei ohartarazi nahi zaie, Gaztele­kuak ekintzetarako behar di­tuz­ten baimenak eskatuko zaiz­kiela sare sozial honen bitartez. Garrantzitsuena euren telefono zenbakiak jasotzea izango da; hartara, momentuan gerta daitezkeen aldaketen berri  izango dute, eta nerabeei sortu berri den irteeran partehartzeko baimena emango diete.
Asteburuetako hainbat jardueratan derrigorrezkoa da parte hartzeko, gurasoen aldetik, seme-alabei partehartze baimena ematea. Baina, asteburuetan programatzen den ekintza bat, bat-batean, beste batengatik ordezkatu beharra denean, whatsapp bidezko mezu bidaliko zaie, jarduera berriaren informazioa luzatuz, eta baimena berria eskatuz.
Prozedura hau aurrera eramateko, beharrezkoa da seme-alabaren izen abizenekin whatsapp mezu bat bidaltzea, honako telefonora: 690 01 08 23. Esan beharra dago, ez dela whatsapp talde bat, Gaztelekuko hedapen zerrenda baizik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!