Gabonetan, etxeko turroi eta mazapan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Abendura ere zabaldu dute Goizuetan, Azaro Kulturalaren programazioa; eta hiru zita izanen dira, datozen asteotan.
Turroi eta mazapan tailerra izanen da aurrenekoa, gaur zortzi, abenduaren 16an. Eskolako jangelan eginen dute ikastaroa, Cebank sukaldaritza eta ostalaritza eskolakoen eskutik, eta hiru orduko saioa izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Aurten Gabonetan etxeko turroi eta mazapanak jarri nahi dituenak, hortaz, izena eman besterik ez dauka: datorren asteazkenera arte dago epea, Amaia kafetegian. Baina plaza mugatuak dira, eta 20 lagunentzako bakarrik dago tokia.

Antzerkia ganbaran, abenduaren 22an
Hurrengo astean, berriz, antzerkia izanen da, hi­la­ren 22an, ostiralarekin. Zera... Nola esango dizut, bada? antzezlana eskainiko dute, 18:30etan ha­sita udaletxeko ganbaran, Teresa Lopez de Munain eta Garazi Olaizola aktore eta monologistek.
Azaroaren 17an zen egitekoa, hasiera batean, baina atzeratu egin zen, eta ostiralean izanen da.

Asteazkenera arte dago epea, ikastaroan izena emateko.

Errefuxiatuei buruzko hitzaldia, data bila
Abenduko hirugarren zita hori, errefuxiatuei bu­ruz­­ko hitzaldia izanen da, Lucia Etxeberria goizuetarrak eta Nafarroako Bri­gadisten elkarteko kideek eskainiko dutena. Aben­duaren 2rako aurreikusia, atzeratu egin zen, eta data berria zehaztea falta da orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!