Mundarrok gaur jokatuko du Ostadarren aurka, Preferente mailan, 13garren jardunaldiko partidua; Zarkumendegin, 16:00etan. Aukera ona da hiru puntuak lortzeko, lasartearrak azken postuan baitaude, zazpi punturekin. Mundarrok 15 ditu, eta 9garren dago. Lehen mailako taldeak, berriz, Seguran jokatuko du, ordu berean.
Jubenilek 1-5 irabazi dute
Aste berezi honetako jardunaldia ongi hasi dute taldeek. Asteazkenean, lehen mailako jubenilek 1-5 irabazi zuten Urnietaren kontra.