Jolas Txiki bi txandatan ­egingo da Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

GABONETAN entretenitzeko aukera ederra izango dute 2 eta 5 urte bitarteko haurrek, aurten ere. Jolas Txiki, aisialdian eta entretenimenduan oinarritutako egitasmoa an­to­latu du kiroldegiak, bi txan­datan.
Joko didaktiko, lankide­tza eta taldeko jolasen bidez, gaztetxoen arteko harremanak sustatzea du hel­buru. Aurreneko txanda, abenduaren 26tik 29ra eskainiko da, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era, biak, 09:00etatik 13:00etara.
Bazki­deek 41 euro ordaindu behar dute eta besteek 51,80 euro. %10eko beherapena egongo da, bi txandak hartuz gero, edota bigarren senidearen izenematean.
Izenemateak kiroldegiko harreran egin behar dira astelehenetik, abenduaren 11tik, ostiralera arte, abenduaren 15era arte.


Kirol eguna,
abenduaren 22an

Bestalde, Kirol Eguna ere antolatu dute kiroldegian, hilaren 22rako. 16:30etatik 20:30­etara, haurren judo, zunba eta jump fit erakustaldiak egongo dira; eta heldu­entzat, jump fit, aeropilates ziklo eta group pole circuit saioak. Eta ondoren, afaria Petri­tegin. Izenemateak ki­rol­degian egin daitezke, astelehenetik abenduaren 18ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!