2017ko sagardo uztaren aurkezpena eta ­sagardoen topaketa, gaur Sagardo Apuruan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

IV. Sagardo Apurua, pasa den asteazkenean inauguratu zu­ten, Donostiako Bulebarrean eraiki den baserrian, Oinkari Dantza Taldearen Sagartu emanaldiarekin. Aurtengo sa­gar­do berria, Astigarragatik jaitsi zen Donostiara, Urumea ibaian zehar. Ekitaldi ofizialean, instituzio desberdinetako ordezkariek hartu zuten parte.
Laugarren eguna izango du gaurkoa ekitaldiak, eta zitarik azpimarragarriena egingo da gaur bertan. 11:00etan, Euskal Herriko lurralde ezberdinen ar­tean egingo da, uzta berriaren aurkezpena. Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparraldea eta Gipuz­koako Sagardo Berria nola datorren aurkeztuko da, eta baita Sagardo Route ere, Sagar­do­te­gien Etorkizunerako pro­iek­tua. Eta ondoren, 14:00­etan, zazpi lurraldeetako produktuen bazkari maridajea egingo da, produktore bakoitzak bere produktuaren berezitasunak azalduz.
Arratsaldean, sagardoa gai hartuta, hura dastatzeko modu berri bat izango da Sagardo Apuruan. Hitzarekin jolastuz, gerturatzen direnek sagardoa bertsotan gozatzeko aukera izango dute, bertso kata musikatuan.

Bolatokia eta herri kirol ­desafioa, bihar
Bihar herri kirolen eta desa­fioen txanda izango da. Egun guztian zehar jarriko dute bola­tokia. Goizean, familiei eta he­rritarrei zuzendutako herri kirol desafioa izango da kioskoan. Eta haurrek, jolasak egin ahal izango dituzte, herri kirolen mundua gehiago ezagutuz.
Aitzol Atutxa eta Idoia Etxeberria txapeldun haundiek, aizkoran eta harrijaso­tzen ikuskizun bikaina prestatu dute eguerdirako.
Hernaniko dultzaineroek girotuko dute goiza musikarekin, eta laugarren Sagardo Apu­rua erromeriarekin amaituko da, arratsaldean, Estanga anai-arreben doinuekin.   


Sagardoa eta deribatuak, gure edari
Baserri tolarearen bereizgarria da sagardo dastatzea. Gipuz­koako Sagardogileen Elkarteko produktu guztiak izango dira jendearen gozagarri, Apuruan: sagardo naturala, euskal sa­gar­doa jatorri deitura, sagardo apardunak, sagar zukuak, kri­an­­tzak eta sagardo ekologikoak, besteak beste. Zati modernoa ere badago, eta gaur Idia­za­bal gazta egongo da salgai; eta bihar, Baserria km.0.

GAUR
- 11:00: Euskal Herriko sagardoen topaketa eta 2017ko Uztaren aurkezpena.
- 11:00: Sagardo Route proiektuaren aurkezpena.
- 14:00: Euskal Lurraldeetako produktuekin egindako bazkari maridajea.
- 18:30: Bertso kata musikatua.

BIHAR
- Goizean zehar: Herri kirol desafioa eta bolatokia.
- 12:00: Herri Kirolak.
- 12:00: Hernaniko Dultzaineroak.
- 18:00: Erromeria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!